Igandean Hondarribian jokatu zuten estropada Orioko arraulariek. Bidasoako Jaitsiera izan zen, 9:30ean, eta fin aritu ziren herriko arraunlariak. Aulki mugikorren indartsu dabiltza, lehen bi jardunaldietan emaitza paregabeak lortu baitituzte. Igande honetan, esaterako, 13 garaipen eskuratu dituzte.
Guztira 26 ontzi aurkeztu zituen Orio Arraunketa Elkarteak, horietatik bat mixtoa. Ontzi horien erdiek, 13k, irabazi egin zuten. Gainontzeko ontzietatik seik bigarren postua lortu zuten eta bik hirugarren postua.
Datorren estropada 2016an izango da, urtarrilaren 9an, Hondarribian. Berriz ere Bidasoa ibaian arituko dira, baina, kasu honetan, Gipuzkoako Txapelketa izango dute.
Oriok sei ontzi aurkeztuko ditu. Hiru gizonezkoetan eta lau emakumezkoetan. Gizonezkoen kasuan lemazain gabeko laukoa, lemazaindun laukoa eta zortzikoa. Eta, emakumezkoetan, biko bat, bi lauko eta zortzikoa. Asteburu honetan lortutako emaitza onak errepikatu nahi dituzte.