Erregeen kabalgatan izena emateko aukera, asteazkenean

Karkara 2015ko abe. 22a, 10:02

Abenduaren 23an, Olentzeroren etorreraren bezperan, erregeen kabalgatan parte hartzeko emateko izen ematea zabalduko da. Orioko Ikastolan pergolan izango da izena emateko aukera, arratsaldeko 19:00etan.

Urte berriarekin, hiru errege magoak etorriko dira bai Oriora, bai Aiara. Orioko etorrera Talai Mendik antolatzen du, baina herritarren laguntza eta parte hartzea izaten du kabalgata antolatzeko. Tartean, ikasleena.

Kabalgatan parte hartu nahi duten ikasleek bihar eman beharko dute izena, abenduaren 23an, asteazkenean. Arratsaldeko 19:00etan izango da izen ematea, Ikastolako pergolan.

Antolatzaileek izena haur askok espero dute, eta berak horretara animatu nahi dituzte Orioko gaztetxoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide