Sutea igeldon

Karkara 2015ko abe. 21a, 08:15

Larunbatean, iluntzean, Orio eta Donostia arteko mendi lerro batean piztu zen sua. 17:00ak inguruan, 50 hektarea jada erreta zituen suak. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko. Oraingoz, ez dakite nola eta zergatik piztu zen sua.

50 hektarea erre dira. Orion sutea Estropalari kaleko atzekaldean piztu zen, eta haizeak zaildu egin zituen arren itzaltzeko lanak, 1:00ak aldera kontrolatu zuten suhiltzaileek. Sute handiena Haurtegi inguruan izan zen. Inguru hori guztia kiskalita dago.

Suteagatik 19 pertsona etxetik atera behar izan zituzten, baina, ostera, berriz ere etxera joan ziren, kontrolpean baitzegoen guztia. Katxinan, esaterako, lasai afaldu ahal izan zutela esan digute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide