1
Saioa egin eta zuekin
trago erdi bat aurrena,
gero beste bat, beste bat gero,
eta beste bi hurrena.
Zarautz gertuan daukagu baina
kontrolek nolako pena,
izanagatik garai batean
zegon biderik txarrena,
makina aldiz bueltatu izan naiz
kanpinetikan barrena.
2
Baina behin ahaztu handik joatea
orain dela hamar urte, e
ta Zarauzko gasolineran
argi urdinak diz-diz fuerte.
Ertzain euskaldun bat tokatu zen
Pentsatu nuen ze suerte!
Ni goxo-goxo ni humil-humil
hitzak ezti ta azukre
hau apaiz jaunak barkatu egin dit
barkatu zaidazu zuk(er)e.
3
Bertsotan beti pozik jardun dut
une batzutan estuta,
horrexegatik erlaxatzeko
gero tabernan prestu ta;
Anekdota bat kontatu dizut
gezur tantekin nahastuta,
ezazu pentsa nik nahi nuenik
pasadizorik eskuta,
baina zahartu naiz eta ja nago
handitxoenak ahaztuta.