Eskerrik asko festetan parte hartu duzuenoi!

Imanol Urkizu 2015eko abenduaren 21a

Sanikolasak amaitu dira eta herria normaltasunera bueltatu da, balorazioak egiteko garaia. Ekitaldi guzti hauek ez lirateke egingo boluntario moduan lanean jarduten den jenderik gabe. Beti izaten dira hanka sartzeak eta azken momentuko huts egiteak, baina, jende horri esker ateratzen dira aurrera, batzuetan laguntza gehiagoren beharra ere izaten da, baina, dagoenarekin ahalegindu behar.

Aurtengo jaietan eskertu beharreko talde berezi bat aipatu nahiko nuke, erraldoi eta buruhandiekin ibili den taldea, Pello eta Nikolasa sortu zirenetik erabat musu-truk jardun den taldea, hasieran 8 lagunez osatutakoa eta aurten 16 laguneko kuadrilla bihurtu dena. Egunero kaleetan alaitasuna eta festa jarriz haur eta gazteen gozamenerako eredu hartu beharrekoak, bejondeizuela. Zorionak eta jarraitu horrela, mila esker

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide