Mila esker festak antolatzen lagundu diguzuenoi!

Lourdes Salsamendi 2015eko abenduaren 21a

Alde batetik, eskerrak eman nahi dizkiet, orokorrean, oriotar guztiei eta guregana kanpotik etorritakoei, festak giro onean joan direlako.

Easo abesbatzari, kontzertu zoragarria eman zigutelako. Mila esker, baita ere, kontzertua Oriora ekartzea posible egin duten pertsona guztiei.

Herri bazkaria antolatzen parte hartu zuten talde guztiei eta baita bazkaltzera etorri ziren guztiei ere, beren laguntzari esker askoz errazagoa izan zelako dena jasotzea.

Festa hasierako ekitaldian parte hartu zuten talde guztiei: Musika Eskola, Harribil, Salatxo, deiadarrakoei eta Etxeberria anaiei.Bertso saioaren antolatzaileei. Orioko pilota eskolari, Harri eskolari, saskibaloi taldeari, Orioko Herri Ikastolari eta dardo txapelketaren antolatzaileei, kirol zaleentzako aukera handia prestatu dutelako.

Eskerrak, baita ere, herriko guraso eta hainbat pertsonari, Pello eta Nikolasa eta buruhandien kalejira ez zelako posible izango beren laguntzarik gabe.

Bereziki eskertu nahi diot Iker Gurrutxagari berak emandako musika saioa.

Aipamena egin nahi diet, baita ere, Atsolorraren ekitaldian parte hartu zuten alkate txiki eta zinegotziei. Kontuan hartuko ditugu, hurrengo urtean, bertan egin zizkiguten proposamenak.

Eta, azkenik, eskerrak udaleko langileei: kultura teknikariari, Imanol Urkizuri, brigadakoei, udaltzainei… Beren laguntzarik gabe oso zaila izango zen dena atera den bezala ateratzea.

Mila esker guztioi. Denon laguntzarekin jarraituko dugu hobetu beharrekoak hobetzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide