Arrantzaz hitz egiteko Orio hautatu du EAJk. Euskal arrantzaleen defentsan, beren interesak inor ez bezala defendatu dituztela azaldu du Agirretxek. Etorkizunean ere, Madrilen arrantzaleen eskubideak defendatzen lan gehien egingo dutenak berak izango direla gaineratu du.
Ekitaldiak ez dira soilik Agirretxe eta Eugenia izan. Orioko alkatea, Joxe Angel Zaldua, ere izan da bertan, baita Leandro Azkue oriotarra ere. Azkue Eusko Jaurlaritzako arrantza eta akuikultura zuzendaria da. Baina, dena den, Agirretxek ere lotura estua du Oriorekin. Bere aitak ere arrantzaren sektorean egiten baitzuen lan eta, sarritan, Orioko arrantzaleekin hartu emana izaten baitzuen. Guztiak ezagutzen zituen.