Herriko festetatik egindako harremana aprobetxatuz, Villafranca del Penedèseko zenbait zinegotzi eta zinegotzi izandako Oriora etorri ziren joan den asteburuan, Kataluniako prozesua oriotarrei azaltzeko asmoarekin. Joan Manel Monfort CIUkoa –independientea–, Pere Sàball ERCkoa, Llorenc Casanova CUPekoa eta Xavier Lecegui PSEko kide ohia izan ziren hizlariak.Galtzarri elkarteak antolatu zuen solasaldia, eta Salatxo aretoa ondo bete zen. Jon Agirresarobek egin zituen aurkezpenak, eta ondoren bakoitzak banan-banan azken urteetako Kataluniako gizartearen bilakaera nondik datorren azaldu zuen. Lehenengo galderak Jonek berak egin ostean, entzuleek hartu zuten parte, eta ordu eta erdiz luzatu zen berriketaldia.
Jarraian duzuen bideoan daukazue, hasierako galderatik aurrera, tertuliak eman zuena –gazteleraz dago–
Eta bigarrengo zatian, Iñaki Larrañagak eta Iñaki Gurrutxagak egin zuten solasaldiaren laburpena, kantu eta runba doinuetan.