Asteburu kaxkarra izan da pasa dena Oriokorentzat. Taldeek jokatu dituzten bost partidatatik bakarra irabazi eta lau galdu dituzte.
Ohorezko erregional mailan, lehen taldeak etxean jokatu zuen eta 0-2 galdu zuen Hondarribiaren aurka. Punturik ez dute lortu azken jardunaldian, eta hamazazpigarren postuan daude orain hamabi punturekin. Hurrengo jardunaldian seigarren dagoen Touring taldearen aurka jokatuko dute.
Errekional neskek Kopako lehen jardunaldia jokatu zuten Lesakan, Beti Gazteren aurka. 4-2 galdu zuten eta golak Nora Zipitriak eta Idoia Mujikak sartu zituzten. Hurrengo asteburuan Amara Berriren aurka jokatuko dute etxean.
Ohorezko jubenilek Sporting de Herreraren aurka jokatu zuten eta 2-0 galdu zuten. Kadeteak izan ziren garaipena lortu zuten bakarrak. 4-0 egin zuten Santo Tomas Lizeoaren aurka. Lau golak Alex Enparanzak sartu zituen. Partida hori irabazita lehen postuan geratu da taldea fase horretan, eta igoera fasea jokatuko du. Ohorezko infantilek 4-0 galdu zuten Kostkasen aurka, baina txapeldunen fasea jokatzeko sailkatzea lortu dute.