Sara Peña eta Jokin Bellido Herri Kroseko lehen herritarrak

Karkara 2015ko abe. 14a, 08:54

Peña eta Bellido izan ziren lehen oriotarrak. Peñak, gainera, sailkapen orokorrean hirugarren egin zuen.

Kros jendetsua izan zen larunbatekoa, 300 lagunek hartu zuten parte. Eguraldiak ere lagundu egin zuen, eta giro paregabea izan zuten korrika egiteko.

Krosa hasi aurretik Demetrio Esnaolari bat zenbakidun dortsala eman zion Zigor Saizar Ikastolako zuzendariak, bere anaiaren heriotza dela-eta. Leonardo Esnaola misiolaria pasa den astean hil zen. Ikastolako kideek gertukoa zuten Esnaola eta beregandik asko ikasi dutela aitortu zuten.

Peña eta Bellido izan ziren lehen oriotarrak. Garaikurraz gain, Joseba Manterolaren zentruan masaje baterako txartela irabazi zuten. Sailkapen orokorrean, Ekaitz Kortazar, Unai Hernandez, Raul Gomez, eta Nerea Egia, Ane Zabala, Sara Peña izan ziren lehen hiru sailkatuak, gizonezkoetan eta emakumezkoetan, hurrenez hurren. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide