Patxi Olideni omenaldia egingo dio Orioko Surf Taldeak

Karkara 2015ko abe. 10a, 09:00

Abenduaren 11n, ostiralean, Kultur Etxean egingo diote omenaldia

Patxi Oliden omenduko du Orioko Surf Taldeak datorren ostiralean, abenduaren 11n. Bai Orion, bai Euskal Herri mailan, surfaren munduan erreferentzia garrantzitsua da Oliden, eta horregatik omendu nahi du taldeak.

Kultur Etxeko areto nagusian izango da ekitaldia, 19:00etatik aurrera. Omenaldiaz gain, Iñigo Gaitonen Erreplika izeneko film laburra ere proiektatuko da. Ekitaldia irekia izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide