Sorturen eta Hasier Arraizen aurkako pintadak egin zituzten azaroaren 6tik 7rako gauean, Goiko Kalen. Eliza inguruko kaleetan agertu ziren hiru pintadak, eta Arraiz kanpora eta Sortu traidor zioten horietako bik. Bi tapatu dituzte dagoeneko, hirugarrena oraindik bistan dago.