Bosgarrenez antolatu dute Orioko Herri Lasterketa. Larunbatean izango da, 16:30ean hasita. Ibilbideak 10 kilometro ditu, lauak. Indarrak hartzeko bi gune izango ditu lasterketak. Bata ibilbidearen erdialdean, 5. kilometroan; eta, bigarrena, helmugan.
10 kilometroko ibilbidea helduentzat izango da. Baina haurrek ere izango dute korri egiteko aukera, iaz bezela. Pasa den urtean hasi ziren haurrentzat ere zabaltzen lasterketa, berritasun gisa, eta aurten ere horri eustea erabaki dute.
Izena egunean bertan eman daitekeen arren, lasterketa baino ordubete lehenago-edo, internet bidez jada eman daiteke izena. Kirolprobak.com webgunean sartu eta Orioko Herri lasterketa bilatuta zure dortsala eskura dezakezu. Lasterketaren gaineko informazio gehiago nahi duenak 658723233 telefonora deitu dezake edo oriokoherrilasterketa@gmail.com helbidera idatzi.