Gurrutxaga ez da sailkatu finalera

Karkara 2015ko abe. 9a, 10:13

Abenduaren 19an, Ilunben, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa izango da. Gurrutxaga ez da sailkatu finalera, Eibarko saioan bosgarren egin baitzuen eta 447 puntu eskuratu baitzituen.

Jon Maia nagusitu zen Eibarreko azken finalaurrekoan. 500,5 puntu lortu zituen Maiak. Bere atzetik, bigarren eta hirugarren postuan, egin dute Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Nahikari Gabilondo sailkatu ziren, hurrenez hurren. Gurrutxagak bosgarren egin zuen, 447 puntu lortuta.

1.100 bertsozale inguru bildu ziren Nahikari Gabilondo, Felix Zubia, Mikel Artola, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia eta Arkaitz Oiartzabalen jarduna entzutera. Astelenakoa izan zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa, eta txapelketa jada azken hitzordura begira jarri da: Ilunben abenduaren 19an egingo den finala.

Gurrutxaga ez da finalerako sailkatu, baina txapelketan bide luzea egin du, finalaurrekoetaraino iritsi baita oriotarra.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide