Peña eta Lertxundi lehen oriotarrak

Karkara 2015ko abe. 9a, 09:37

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Zarauzko Bikote Mistoen Krosa 37. aldiz antolatu da aurten. Lehen hamabost postuetan sailkatu diran Sara Peña eta Igon Lertxundi, lehen oriotarrak.

Lehen hamabost bikoteen artean sailkatu ziren Sara Peña eta Igon Lertxundi. Bikote oriotarrak 32:02 denbora behar izan zuen helmuga zeharkatzeko. Berak izan ziren kronometroa gelditzen lehen oriotarrak. 

Dena den, ez dira izan parte hartu duten oriotar bakarrak. Izan ere, guztira 540 bikotek eman dute izena eta horietatik 505 iritsi dira helmugara.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide