Abenduaren 4an jokatuko dira Frontenis Txapelketako finalerdiak

Karkara 2015ko abe. 3a, 10:43

Ruiz eta Rekejok Makazaga eta Indoren aurka jokatuko dute, eta Ostolaza eta Galarragak Lertxundi eta Lizarralderen aurka

Iritsi dira, San Nikolas jaien bezperatan, urtero bezala, Orioko Frontenis Txapelketako finalerdiak. Abenduaren 4an, ostiralean, jokatuko dira bi bikote final handira eramango dituzten bi partidak, 20:30ean Orioko frontoian.

Lertxundi eta Lizarraldek, sailkapenean lehenengo geratu direnek, Ostolaza eta Galarragaren, hau da, laugarrenen aurka jokatuko dute. Ruiz eta Rekejo bigarren izan dira sailkapenean, eta Makazaga eta Indoren aurka jokatuko dute. Partida horietan erabakiko da nortzuk jokatuko duten finala eta nortzuk hirugarren eta laugarren postuak.

Finala, San Nikolas egunean, abenduaren 6an jokatuko da. 17:00etan hasiko da hiru eta laugarren postuak erabakitzeko partida eta, ondoren, lehen eta bigarren postuak jokatuko dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide