Alustiza Autobusak Orio areto futbol taldea galtzen joan zen partida hasieratik. Ostiral iluntzean jokatu zuten, Zarautzen, Makax C.D-ren aurka eta 2-4 galdu zuten.
Atezainari txartel gorria atera zioten eta horrek asko baldintzatu zuen partida, hiru gol jaso zituzten hasieratik. Lander Sarasolaren eta Ander Garciaren gol banarekin markagailuan pixka bat gerturatzea lortu zuten baina ezin izan zuten berdindu. Jokalari helduak, esperientziarekin, ziren gehienak eta ondo defendatu zuten, dio Garciak. 2-4 egin zuten azkenean.
Hamaikagarren daude Mirotzak sailkapenean, eta 7 puntu dituzte. Datorren asteburuan atsedenaldia dute, eta hurrengoan Beran jokatuko dute, Gure Txokoa taldearen aurka.