Aste honetan itxita izan da, hainbatetan, Eusko Gudari kalea. 36. zenbakiko eraikina bota egin behar izan dute, denboralea eragindako kalteek –haize bortitzak, alegia– txikitu egin baitzuen eraikina. Ez zegoen egoera onean, oso zaharra baitzen, eta nagusien onespenarekin, gehiago kaltetu baino lehen bota egin zuten.
Eraisteak egunak iraun ditu. Gaur bukatuko dute eraikina bota ondoren sortutako hondakinak jasotzen, hortaz, kalea gaur bertan irekiko da. Gero, eraikinaren ondoko eraikinetan zenbait babes-lan egin beharko direla esan digute udaleko teknikariek, baina, horretarako, kalea itxita egotea ez da beharrezkoa.