Bi garaipen eta bi porrot izan dituzte Zasteko orioko taldeek pasa den asteburuan. Infantil mutilek erraz irabazi zuten; hirugarren laurdenerako markagailua itxi zuten eta 61-10 irabazi zuten. Kadete neskek eta junior neskek, berriz, galdu egin zituzten partidak. 43-57 egin zuten lehenak eta 48-42 bigarrenek. Datorren asteburuan atsedenaldia izango dute.
Leihoaken bigarren garaipena
Eizagirre, Eguskitza eta Gurrutxagaren taldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen igandean Aritzbatalden. CB Clavijo talde errioxarraren aurka jokatu zuten eta partida garrantzitsua irabazi zuten. Lehen laurdenetik jarri ziren aurretaik eta 52-44 joan ziren atsedenaldira. Atsadenaldiaren ondoren errioxarrek tartea txikitzea lortu zuten arren, ez zieten aurre hartu zarauztarrei. 93-86 irabazi zuen Leihoakek. Datorren jardunaldian atsedena izango dute eta hurrengoan Burgosen jokatuko dute.