Igandean, goizeko 11:00etan, Orioko Emakume Musulmanen Elkarteak elkarretaratzea egin zuen herriko plazan, Parisko atentatuak-eta gaitzesteko eta Islama eta terrorismoa ez lotzeko.
Gaitzespen hori adierazten zuten pankarta eta orriak eraman zituzten, besteak beste, ondorengo mezuak ziren zabaldu zitzutenak: biolentziarik ez, terrorismoari ez, gerrarik ez, denak berdinak gara... Eta islamak terrorismoarekin loturarik ez duela adierazte ondorengo mezuak bota zituzten: islama = bakea, islam = bakea eta maitasuna...
Hortaz, argi esan nahi izan dutela ez dutela bat egiten Parisen gertatutakoarekin eta Islamak ez duela inongo loturarik terrorismoarekin.