Bi berdinketa erregional mailan

Karkara 2015ko abe. 1a, 14:51

Bana egin dute erregional mailako bi taldeek asteburuko partidatan, Beti Gazteren aurka mutilek eta Antigua Luberriren aurka neskek

Orioko Futbol Taldeko bi talde nagusik asteburuko partidak berdindu dituzte. 1-1 egin zuten ohorezko erregional mailako mutilek, Beti Gazteren aurka. Igandean jokatu zuten Lesakan, eta Josu Solaberrietaren golari esker izan zen berdinketa. 14. postuan daude orain oriotarrak sailkapenean, 12 punturekin. Datorren jardunaldian ere etxetik kanpo jokatuko dute, Hernaniren aurka.

Nesken erregional mailako taldeak ere emaitza bera lortu zuten. Antigua Luberriren aurka jokatu zuten etxean eta Eider Arrutik sartu zuen gola. Sailkapenean laugarren postuan daude, 9 punturekin.

Beste kategoriatan, hiru garaipen eta bi porrot lortu ditu Oriokok. Ohorezko jubenil mailakoek Eneko Genobaren golari esker 1-0 irabazi zioten Hondarribiari. Kadeteek 0-5 irabazi zuten Kostkas Bren aurka eta sailkapenean lider jarraitzen dute. Ohorezko infantilek 1-0 galdu zuten, Lehengokoak taldearen aurka. Infantil txikiek ere garaipena lortu zuten, 6-1 egin zuten Allerruren aurka. Infantil mailako F8 neskek Mutrikuren aurka galdu zuten, 6-0 egin zuten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide