Bart iluntzean, azaroaren 25ean, 19:15ak aldera, Eusko Gudari kaleko 36. etxeko teilatua hondoratu egin zen. Eraikina zaharra zegoen eta, euriaren ondorioz kolapsatu egin zen. Udalak suhiltzaileei deitu zien momentuan, arriskutsuak izan zitezkeen teilatu zatiak kentzeko. Haizea, ordea, zakarra zen eta suhiltzaileek ezin izan zuten ezer egin, alerta egoeran garabia erabiltzea galarazita baitute.
Hori dela eta, kalea itxi eta gaur goizean bota dute eraikina, jabeen adostasunarekin. Goiko bi solairuak bota dituzte barrualdera oraingoz; behekoa aurrerako botako dute.