ALCER giltzurruneko gaixoen elkartea da. Eta gaur, ostegunarekin, informazio-mahaia jarriko du Orioko Herriko Plazan, asteroko azokan. Goizean goiz jarri dute mahaia, 9:00etan, eta eguerdiko hamabi eta erdiak arte izango dira bertan.
Elkarteari buruzko eta gaixotasunaren inguruko informazioa zabalduko dute; eta, horrez gain, loteria ere salduko dute beren jarduerak finantzatu ahal izateko.