UNAR taldeko kide da Joseba Unanue. Estatuko dardo txapelketa jokatu berri du hirukotekako eta taldekako kategorietan. Bietan urrezko domina lortu zuen oriotarrak, eta, horri esker, Europako txapelketan izango da Unanue, Hungarian.
2000 dardo jokalari bildu ziren pasa den asteburuan Marina d'Or herriko instalakuntzetan. Horien artean dardo talde bateko kideek dizdira egin zuten, UNAR taldekoek, alegia. Bikotekako kategorian Aranzabal anaiek urrezko domina lortu zuten; hirukotekakoan Inko Albisu, Israel Morrondo eta Joseba Unanue izan ziren irabazlteak; eta, taldekakoan, urrezko domina lepotik zintzilikatu ahal izan zuen Ivan Martinezek, Jorge Cidek, Asier Alonsok, Daniel Oliverrek eta Joseba Unanuek.
Bi kategoria horietan lortutako urrezko dominaren ondorioz, Hungarian izango da datorren urteko Europako Txapelketan. Oriotarrak ez daki noiz izango den txapelketa, pasa den urteko martxora arte ez baitute jakingo data zehatza ezta tokia ere.
Ziurtasun osoz dakiena sailkapen txartela lortu duela da. Eta, lorpen horregatik pozik agertu da dardo jokalaria. Hungariakoa esperientzia zoragarria izango dela aipatu du, eta han ere maila ona ematen saiatuko direla hitzeman du.
Hirukotea
Israel Mortondo - Orereta
Inko Albisu - Donostia
Joseba Unanue - Orio
Taldea
Daniel Oliver - Lasarte
Jorge Cid - Lasarte
Asier Alonso - Donostia
Ivan Martinez - Pasaia
Joseba unanue - Orio