Dispertsioa pairatzen dutenei elkartasuna adierazteko eta herriko presoen familiei laguntzeko, herri ekimena antolatu du herritar talde batek astebururako. Dispertsioff! izenpean, hainbat ekitaldi egingo dira bihar, azaroaren 21ean, Orion.
Kolon Txikin hasiko da ekimena, Zurraia taldearen kontzertuarekin. Kuraiaren bertsioak egiten ditu talde horrek. Kontzertuaren ondoren sardina jana eta pintxo beganoak egongo dira.
Gauean, Etxeluzera pasako da festa. Hotzikara, Estricalla eta Los Zopilotes Chirriaos taldeek kontzertua eskainiko dute gaztetxean. Amaitzen dutenean, DJ Bull arituko da musika jartzen.