Salatxo abesbatzaren kontzertua Santa Zezilia egunean

Karkara 2015ko aza. 20a, 10:21

Zarzuela estiloko abesti ezagunak joko dituzte elizan

Azaroaren 22a, Santa Zezilia eguna, musikarien eguna ospatzeko, kontzertua eskainiko du Salatxo Abesbatzak. 12:00etako mezaren ondoren izango da, San Nikolas elizan, 12:45ak aldera.

Kontzertu laburra eta atsegina izango dela diote abesbatzako kideek. Zarzuela ezagunen hainbat zati kantatuko dituzte kontzertuan: Jesus Guridiren Cuando sale el sol eta Nochesita de estrellas, Ruperto Chapiren Coro de doctores, Francisco Alonsoren Pasacalle de los nardos, Soutullo eta Verten Ronda de los enamorados eta Vivesen Coro de bohemios.

Igor Arroyok zuzenduko du kontzertua eta Xabier Lizasok joko du pianoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide