Santa Zezilia eguna izango da igande honetan. Danbolin Musika Eskolak atzo ospatu zuen musikarien eguna, kalejira eta kontzertu batekin. Benito Lertxundi jende aurrean abesten hasi zela 50 urte bete direla eta, musika eskolak gogora ekarri zituen bere hainbat kanta.