Euskaraz bizi-bizi programaren barruan Udalak antolatutako kontzertua da datorren ostiralean, azaroaren 20an, Mikel Urdangarinek Kultur Etxean emango duen kontzertua. Badira aste batzuk sarrerak salgai jarri zituztela eta atzo, azaroaren 17an, agortu ziren.
Bete-bete eginda izango da, beraz, Kultur Etxeko aretoa datorren ostiralean. 22:30ean hasiko da kontzertua.