San Nikolas jaiak antolatzeko laugarren bilera egingo dute azaroaren 23an, astelehenean. 19:00etan bilduko da batzordea Kultur Etxean. Jaietako egitaraua zehazten joatea da bileraren helburua.
Hau da orain arte zehaztutako egitaraua:
Abenduak 4, ostirala
20:00 Easo Abesbatzaren emanaldia elizan
Abenduak 5, San Nikolas Bezpera eta Kuadrillen Eguna
13:00 Txaranga kalez kale
14:00 Herri bazkaria
17:00 Elektrotxaranga
19:00 Herri kalejira
20:00 Festen hasierako deiadarra
20:30 Aretoko dantza emanaldia Danbolin Musika Eskolaren eskutik
23:00 Zesuma taldearen kontzertua plazan
Abenduak 6, San Nikolas eguna
6:00 Gaupaseroen argazkia Oa-ko eskaileretan
10:30 Jubilatuen hamaiketakoa
11:00 Meza Salatxok kantatuta
12:00 Dantzari Txikien Txapelketa Harribilek antolatuta
12:00 Salatxo Abesbatza kalez kale
17:00 Frontenis txapelketako finalak
18:00 Pello eta Nikolasa txarangarekin kalez kale
22:00 Bertso saioa Karelan
00:30 Hesian taldearen kontzertua plazan
Abenduak 7, San Nikolas Bigarrena
10:00 Xakea kultur etxean
11:00 Umeentzako puzgarriak eta tailerrak frontoian
12:00 Harri eskolak ekitaldia plazan
15:00 3x3 Txapelketa LH3tik DBH2rako ikasleentzat
17:30 Dardo txapelketa herrikoia Estropalari kalean 12-16 urte bitartekoentzat
19:30 Dardo txapelketa herrikoia Estropalari kalean 16 urtetik gorakoentzat
19:00 Musika kontzertua plazan –zehazteko–
23:00 Musika kontzertua plazan –zehazteko–
Abenduak 8, San Nikolas Hirugarrena eta umeen eguna
10:30 Mozorro tailerra umeentzat. Gaia: Txaranga
11:00 Gaztetxoek herriaren ardura hartuko dute Udalbatzarrean. Atsolorra.
15:00 3x3 txapelketa Karelan DBH3-senior ikasleen artean
17:00 Goizean prestatutako mozorroekin kalejira
17:30 Probintzia mailako dardo txapelketa bikoteka Estropalari kalean