1-1 berdindu zuten Orioko Mirotzek

Karkara 2015ko aza. 17a, 11:26

Power Rangers taldearen aurka jokatu zuten Karelan, larunbat arratsaldean

Gol gutxiko partida izan zen Alustiza Autobusak Orio taldearena pasa den larunbatean, azaroaren 14an. Power Rangers FC taldearen aurka jokatu zuten Karelan, eta 1-1 egin zuten.

Irabazten hasi ziren Mirotzak, Ruben Morillo zarauztarraren golarekin, baina ezin izan zioten emaitzari eutsi. Taldeko jokalari batek dioenez, bi taldeek ongi defendatu zuten, eta horregatik gol gutxi izan ziren. Bestalde etxeko taldeko bi jokalarik txartel gorria jaso zuten.

Puntu bakarra eskuratu arren, bi postu egin dituzte gora sailkapenean eta zortzigarren daude orain, zazpi punturekin. Zazpigarrenarekin, bederatzigarrenarekin eta hamargarrenarekin berdinduta daude puntutan. Sailkapenean seigarren dagoenaren aurka jokatuko dute datorren jardunaldian, Laskorainen aurka. Ostiralean, azaroaren 20an, izango da partida Tolosan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide