San Martin Jaietan saski baten zozketarako txartelak saltzen egon dira. Igande eguerdian egin zuten saskiaren zozketa eta 0435 zenbakia izan da sariduna.
Hainbat produktuk osatzen dute saskia: urdailazpiko bat, txorizo bat, edariak, turroiak... saski oparoa da, hortaz, eta irabazleak produktu horiek guztiak dastatzeko aukera izango du. Saskia igeldora joan da, hango bizilagun den Joxe Etxebestek baitzuen zenbaki sariduna.