San Martin egunean hasi ziren jaiak Ortzaikan. Asteburuan hainbat ekintza izan ziren, tartean zaldi probak, aizkolariak, harri-jasotzaileak eta asto karrerak. Lehiaketak izan arren, jai giroan egin ziren eta gehiago izan zuten jolasetik jokotik baino.