Ohorezko erregional taldeak Aloña Mendiren aurka jokatu zuen etxetik kanpo eta 2-1 galdu zuen. Lehen zatian jokalari bat kanporatu zioten Oriokori eta hamarrekin amaitu behar izan zuten partida. Bigarren zatian ongi jokatu zuten arren ez zuten berdinketa lortu. Gola Josu Gonzalez de Txabarrik sartu zuen. Momentu honetan hamalaugarren postuan dago taldea, hamaika punturekin. Datorren asteburuan Elgoibarren aurka jokatuko dute etxean.
Erregional neskek etxean jokatu zuten, Tolosaren aurka. Baja garrantzitsuak izan zituzten eta partida gogorra izan zen; ongi jokatu zuten arren ezin izan zioten berdinketari eutsi. 1-0 galdu zuten. Laugarren postuan daude sailkapenean, zortzi punturekin. Hurrengo jardunaldian kanpoan jokatuko dute Ordiziaren aurka.
Ohorezko jubenil taldeak 2-2 berdindu zuten Martuteneren aurka. Partida ia osoan irabazten joan ziren eta amaitzeko bost minutu falta zirela heldu zen berdinketa. Bi golak Josu Saezek sartu zituen.
Irabazi zuten bi taldeetako bat kadeteen lehenengo mailakoa izan zen; 1-7 egin zuten Zumaiakoren aurka. Lehen postuan jarraitzen dute eta igoera fasera sailkatzea dute helburu.
Ohorezko infantilek S.A.N.S.E-ren aurka jokatu zuten eta 2-2 berdindu zuten. Bigarren postuan daude sailkapenean eta lau puntuko aldea ateratzen diote hirugarrenari.
Infantil neskek ere irabazi egin zuten Zarautz B-ren aurka. 0-1 egin zuten eta Mirari Bergado izan zen gola sartu zuena.