Sutea izan da gaur goizean Goiko Kalen, Kale Nagusia bukatu eta Ermita Bidea hasten den puntuan. Etxebizitza bateko gela batek su hartu du, inor ez zegoen etxean ezbeharra gertatu den momentuan eta oraindik ez dakite zerk eragin duen. Sua kontrolpean dute dagoeneko eta Ertzaintzak esan du ez dela zauriturik izan, kalte materialak bakarrik.