Garai batean, txapelketetan, Orioko bikoteek egiten zituzten pausoak berreskuratzea da Harribil dantza taldeak antolatu duen ikastaro berriaren helburua. Eneko Dorronsorok dantza sueltoko pauso horiek erakutsiko dizkie LH3tik LH6ra bitarteko ikasleei.
Harribil dantza taldearen lokalean izango da ikastaroa, Kosta Tailerrean. Azaroan hasi eta ekainera bitartean emango dituzte klaseak, astean behin; eguna oraindik zehazteko dago. Izena eman nahi duenak azaroaren 20a baino lehenago egin dezake, 615 736 911 telefonora deituta edo enekodor@gmail.com helbidera idatzita. Ikastaroaren prezioa 12 eurokoa izango da hileko.