Azaroaren 7an hasi ziren ikasturte honeko ekintzak Amtsa Gaztelekuan, eta asteburu honetan gaztelekuan dagoen sukaldeari probetxua aterako die herriko gazteek. Arratsaldeko 18:00etan hasita, bizkotxoa egiten ikasi ahal izango dute LH5etik DBH4ra bitarteko neska-mutilek.
Baina, Ametsa Gaztelekura ere joan daiteke tailerrak ez dauden momentuetan. Hau da gaztelekuaren ordutegia:
Astelehen eta ostegunetan 16:45tatik 20:00etara
Ostiraletan 16:45tatik 20:30etara
Larunbatetan 16:30etatik 21:00etara
Igandetan 16:30etatik 20:30etara.
Gainontzeko egunetan, astearte eta asteazkenetan, itxita egongo da. Asteburu honetako ekintzaz gain, azaroaren 22an pantaila handian film bat proiektatuko dute eta azaroaren 27an Euskararen Eguna ospatuko dute.