Goizeko 7:00etan aerobik egitera!

Karkara 2015ko aza. 5a, 10:31

Karela kiroldegian goizeko 7:00etan step-aerobikerako taldea osatzeko jendea falta zaigu.

Klaseak 50 minutuko iraupena dute, eta astean hirutan izaten dira: astearteetan, asteazkenetan eta ostiraletan. Txandaka aritzen gara aerobika eta stepa egiten; egun batean stepa eta bestean aerobika.

Hiruhilabete honetan, jende faltagatik, ezin izan dugu taldea osatu. Guretzat izugarrizko pena izan da, gustura joaten baikinen astean hirutan kiroldegira! Badira urte batzuk hori egiten genuela eta ez dugu ohiturarekin amaitu nahi.

Hortaz, bagaude taldetxo bat ordu horretan kirol hori egiteko interesarekin, jendea animatu nahi dugu goizean goiz step-aerobik egitera! Taldea osatuz gero egin baikenezake!

Urtarrilean hasiko da hurrengo hiruhilabetea eta ordurako osatu nahiko genuke taldea.

Izena eman nahi duenak Karela kiroldegira joan daiteke, edo, bestela, telefonoz deitu dezake 943 89 44 28 zenbakira. Animatu zaitez kirolaz gozatzera! Gure taldean nahi zaitugu! 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide