DispertsiOFF!

Oriotar bat 2015eko azaroaren 5a

2015eko urriak 23-25. Espainiara herriko preso politiko bat bisitatzera joandako pertsona baten kronika:

2015/10/23

20:30 Amarako autobus geltokiaren ondoan Alacantera bere senide eta lagunak bisitatzera doazenekin elkartu. Gidari boluntarioak diren bi pertsona gehi bisita egitera doazen beste bostek furgonetaz Alacanteranzko bidaia hasi.

21:30 Gasteizen bisita egitera doan beste pertsona batekin elkartu. 22:30 Gasteiztik Alacanterantz abiatu.

2015/10/24

05:00 Alacanteko Villenan bisita izango dutenak utzi eta Alacante hiriko Fontcalent kartzelara doazenak Alacanterantz jarraitu.

06:00 Fontcalentera iritsi.

08:00 Kartzelara sartu.

08:40 Bisita hasi.

09:20 Bisita bukatu.

09:40 Villerantz habiatu.

10:40 Villenara iritsi eta egun osoz denbora pasa azkenengo bisita duen pertsonak bukatu arte.

19:45 Villenatik bueltan abiatu.

2015/10/25

00:00 Somosierran afaldu.

02:30 Gasteiza iritsi.

03:30 Donostiara iritsi.

Joan eta etorriko bidaiaren iraupena: 960 minutu –16 ordu–. Bisitaren iraupena: 40 minutu. Joan eta etorriko bidaia luzeran: 860km –etxetik gertuen dagoen kartzela: 20km–. Joan eta etorriko bidaiaren kostua: 140 euro.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide