Istripuaren zain...

Guraso bat 2015eko azaroaren 5a

Egunero dozenaka haur dira Anibarko portutik eta Ibaiondotik moilatik barrena ikastolara doazenak.

Kofradia eskoratu eta hesiz inguratu ostean, udalak pibote batzuk jarri zituen moilatik Leundaneko etxeraino modu seguruan pasa ahal izateko. Tamalez, norbaitek pibote horiek errotik moztu zituen eta orain paso segurua behar zuena arrisku-gunea da. Oinezkoentzako pasabidea autoentzako aparkalekua da gaur egun.

Ondorioz, moilatik barrena ikastolara edo ibai ertzeko pasealekura iritsi nahi duen edonork gune horretan errepide erditik pasa beste erremediorik ez dauka, kontrako norabidean datozen autoei aurre eginez.

Istripu bat izateko arriskua nabarmena da. Ez dakit zenbat haurrek pasa beharko duten handik zerbait larria gertatu arte, baina arriskua erreala da eta zerbait gerta daitekeela begi bistakoa da.

Denbora gehiago edo gutxiago pasako da, baina estatistika kontua da eta hauek ez dute hutsik egiten.

Nire eskaera egoera hau konpon dezaketen arduradunei zuzendua dago, neurriak orain hartzea haur bat kotxe azpian harrapatuta dagoenean ardurak eskatzen hastea baino hobea delako ustetan. Gero, alferrik izaten dira kontuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide