Ping-Pong txapelketa Ametsa Gaztelekuan

Karkara 2015ko aza. 6a, 08:36

Larunbat honetan hasiko dira Ametsa Gaztelekuko azaroko ekintzak, ping-pong lehiaketarekin. Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera txapelketari.

Ametsa Gaztelekuko lagunek azaroko ekitaldiei hasiera emango diete larunbat honetan, ping-pong txapelketarekin. Azaroaren 7an hasiko dira, hortaz, jarduerak.

Horrez gain, beste hiru ekintza egingo dituzte azaroan. Azaroaren 14an bizkotxoak egiten ikasiko dute, 22an film bat ikusiko dute pantaila handian eta azaroaren 27an Euskararen Eguna ospatuko dute.
Asteburu honetako ekintza, baita ondorengo guztiak ere, arratsaldeko 18:00etan hasiko dira. Hortaz, komenigarria da gaztelekura garaiz joatea.

Ametsa Gaztelekuaren ordutegia

LH5etik DBH4ra bitarteko gazteak joan daitezke Ametsa Gaztelekura. Jolas, irteera eta ekintza ezberdinen bitartez, lagunekin elkartzeko eta ondo pasatzeko espazio ludiko-hezitzailea da. Honakoa da gaztelekuaren ordutegia:

Astelehen eta ostegunetan 16:45tatik 20:00etara
Ostiraletan 16:45tatik 20:30etara
Larunbatetan 16:30etatik 21:00etara
Igandetan 16:30etatik 20:30etara.

Astearte eta asteazkenetan itxita egongo da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide