2015eko abenduaren 20an egingo diren Diputatuen Biltzarrerako eta Senaturako hauteskundetako hautesle zerrendak jendaurrean daude dagoeneko. Zerrenda horietan Orion bizi direnak agertzen dira, baita atzerrian bizi baina Orion erroldatuta daudenak ere.
Azaroaren 2an jarri ziren zerrendak jendaurrean eta 9a bitarte egongo dira, biak barne. Ohi bezala, Orioko udaletxeko bulegoetan egongo dira ikusgai, 8:30etik 14:30era.
Hautesleek aukera daukate, epe horren barruan, hautesle-zerrendako datuak zuzenak diren ala ez aztertzeko eta erreklamazioak egiteko. Erreklamazioa hautesleak berak edo baimendutako pertsonak aurkeztu eta sinatu beharko du, hiru dokumentu hauetako batekin: NANa, gidabaimenaren edo pasaportearen kopia.