Partida zaila zuen Orioko areto futbol taldeak pasaden larunbatean, urriaren 31n. Ordura arte bi partida galdu eta beste bi berdindu zituzten eta ezin zuten esku-hutsik irten Anoeta F.T-ren aurkako partidatik. Zaila zegoen, hirugarren postuan baitago aurkaria eta, azkenean, 1-1 egin zuten.
Puntu bat eskuratuta, azkenarekiko tartea handitu dute eta, datorren asteburuan, hamabigarrenetik postu bat gora egin dezakete. Hamaikagarren postuan dagoen Egintzaren aurka jokatuko dute azaroaren 6an, ostiralean, Billabonan.