24 mintza taldeetatik hiru Orion

Karkara 2015ko aza. 5a, 08:11

Azaroaren 5ean mintzalagun ekimenaren hasierako ekitaldia izango da, 19:00etan, Zarauzko Etxe-Zabalan. Miriam Mendozak Bertako kontaera zaharrak ipuin saioa eskainiko du aurkezpenean.

Urola Kostan zortzigarren urtea da mintzalagun programa martxan jartzen dena. Aurten 24 euskaldunzaharrek eta euskara ikasten ari diren 68 lagunek hartuko dute parte, guztira 92 pertsonek. Ostegun honetan emango zaio hasiera mintzalagun programari, 19:00etan, Zarauzko Etxe-Zabalan.

Hasiera ekitaldian ipuin emanaldi bat egingo da mintzalagunak elkartzeko. Miriam Mendoza izango da ipuin kontalaria, Bertako kontzera zaharrak saioa eskainiko duena.

Orion hiru mintza talde

2015-16 ikasturteko Mintzalagun Programa martxan da dagoeneko eskualde osoan. Guztira 24 talde osatu dira eskualde osoan, eta horietako 3, Orion. Inoiz baino euskaldun zahar gehiagok eman du izena Orion aurten, programan parte hartzeko gogoz; beraz, oraindik aukera legoke talde gehiago osatzeko herrian, euskara praktikatu nahi duten lagunak animatzen badira.

Interesa duenak625 485 215 telefonora deitu dezake, urolakosta@aek.org emailera idatzi edo Urola Kostako AEK euskaltegiren batera joan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide