Estatuko Loteria eta Apustuen Organismo Nazionalak komunikatu batean informatu duenez, pasa den asteburuko kinielen artean 15 partidetako emaitzak asmatu dituen txartel bat eta 14 asmatu dituzten hamahiru egon dira. Hamahiru horietako bat Orion zigilatutakoa da.
Orion apustua egin zuenak sei euro ordaindu zituen kiniela osatzeagatik, zortzi apustuko kiniela anitza egin baitzuen. Orioko Loteriak administrazioan egin zuen apustua eta 73.087 euro kobratuko ditu. Oraingoz irabazlea ez da sariaren bila joan.