Bilera egin ostean, Anibarko Portuko bizilagunek aukeratu dute dantza ikastaroa egiteko eguna. Asteartetan bilduko dira, 18:30etik aurrera, Garmendiazpi elkartearen lokalean. Datorren azaroaren 3an egingo dute lehen ikastaroa.
Bestalde, azaroaren 7an, larunbatean, gaztaina erre jana egingo dute auzoan 17:00etan.