Herriko sukaldarien pintxoen dastaketa

Karkara 2015ko urr. 30a, 10:42

12:00etatik 15:00etara herriko sukaldariek egindako pintxoak dastatzeko aukera izango da, bi euroren truke. Pintxo onenak saria izango du eta musika ere ez da faltako.

LEIN graduko ikasle-ekintzaile talde batek Loadinn izeneko elkartea sortu zuen. Bakoitzaren abileziak eta zaletasunak nahastu, eta benetan motibatzen gaituzten proiektuak sortzen dabiltza. Ekipintxo da horietako bat. Urriaren 31n izango da, larunbatarekin, Orioko herriko plazan, goizeko 12:00etan hasita.

Gure izaera inkonformistarengatik gaude Ekipintxo izeneko proiektua egiten, azaldu dute. Ekipintxo ekitaldi multzo bat da, Gipuzkoako herri eta hiri desberdinetako tabernetako sukaldariek beren trebetasuna erakusteko aukera dutena. Kasu honetan, Orion egingo dute geldialdia. Orioko Kaiua, Zaharren Babeslekua, Aterpe, Sukiak eta Nikok hartuko dute parte. Berak izango dira pintxoak kozinatuko dituztenak.

Pintxoari laguntzezko sagardoa jarriko du Satxota Sagardotegiak. Eta Cvne ardoa, Keler garagardoa eta Arbela txakolina ere izango dira. Herritarrek pintxoa eta edaria dastatzeko aukera izango dute, bi euroren truke. Herritarrez gain, epaileek ere dastatuko dituzte pintxoak, ondoren sariak banatuko baitituzte. Lehenago Hernanin antolatu zuten Ekipintxo ekitaldian, esaterako, Luis Irizar Sukaldaritza Eskolako fundatzailea izan zen epaileetako bat. Jana eta edariaz gain, musika ere ez da faltako.

Hernaniko ekitaldiaren bideoa 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide