Asteburu oparoa izan dute Orioko F.T-ko lehen bi taldeek erregional mailan. Gizonezkoek 1-0 irabazi zuten Oiartzunen aurka etxean; Iñigo Agirre izan zen gola sartu zuena. Denboraldi hasiera ona egiten ari da taldea, azken lau partidatan zazpi puntu lortu dituzte.
Neskek ere irabazi egin zioten Antigua Luberriri aurkariaren zelaian. 1-3 egin zuten eta golak Idoia Mujikak eta Nora Zipitriak sartu zituzten; hirugarrena aurkariak bere atean sartu zuen. Talde gaztea izan arren, ondo ari da moldatzen mailara; jokatu dituzten bost partidatatik bi irabazi, beste bi galdu eta bat berdindu dituzte.
Beste mailatan, Ohorezko Jubenilek eta Kadeteek galdu egin zuten; 4-0 lehenak Hernaniren aurka eta 2-0 bigarrenak Santo Tomas Lizeoaren aurka. Ohorezko Infantil taldeak 1-0 irabazi zion Kostkasi, Iker Coladoren golarekin. Bukatzeko, Infantil Txiki taldeak ere galdu egin zuen, 0-1 egin zuen Zumaiaren aurka.