Hilabete baino zerbait gehiago falta da San Nikolas jaietarako, eta Udala hasi da dagoeneko festak prestatzen. Egitaraua zehazteko, lehenbailehen bildu nahi du herriko eragile eta norbanakoekin, proposamenak jasotzeko. Horretarako, bilera deitu du urriaren 26rako, astelehenerako. Festen antolakuntzan parte hartu nahi dutenak egun horretan 19:00etan Kultur Etxean egin dezakete. Herritarrak festen antolakuntzan parte hartzera animatu nahi ditu Udalak.