Urratsak emateko bilera

Karkara 2015ko urr. 22a, 13:48

Gure Esku Dago ekimeneko Orioko arduradunek bilera antolatu dute gaurko, ostegunerako, arratsaldeko 19:00etan.

Galtzarri Elkartea inauguratu zutela denbora gutxi pasa da, eta jada martxa hartu dute. Hitzaldia izan zuten irekiera ekitaldian, eta gaurkoan, ostegunarekin, batzarra izango dute. Arratsaldeko 19:00etan izango da.

Gure Esku Dagok antolatu du bilera irekia, Eskura ekimenaren barruan, aurrera begira jarri, hausnartu eta eman beharreko urratsak adosteko. Bilera irekia da, hortaz, interesa duten oro joatera gonbidatu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide