Orioko eskola publikoa aitzindarietako bat izan zen bide horretan. Zaragueta eskolan bi irakasle hasi ziren gelaz gela ikasleei euskara irakasten: Maite Garcia oriotarra, Ramiroren alaba, eta Nekane Sagastume amezketarra.
Nekanek urte batzuk pasa zituen Orion lan horretan. Gero, Gasteiz aldera jo zuen, eta han aritu zen, lehenengo, irakasle, eta gero, euskararen normalkuntza-teknikari, duela gutxi erretiroa hartu zuen arte. Pasa den ostiralean, urriak 16, Nekane Sagastume hil egin zen, 63 zituela, Amezketa jaioterrian. Nekaneren heriotzaren orduan, gogora ekarri nahi izan dugu lerro hauetara Orioko Zaragueta eskola euskalduntze-bidean jarri zuen irakaslea. Bego bakean!